gallery/unnamed

Jerardo

Elortza

Jaioteguna: 1944-06-05

Jaioterria: Oñati (Gipuzkoa)

Ikasketak
Deustuko (Bilbo), Münster-eko (Alemania) eta Euskal Herriko (Gasteizko fakultatea) unibertsitateetan. Filologia Alemanean lizentziaduna da Deustuko unibertsitatetik.

Lana
Irakaskuntzan aritu da batez ere ondorengo ikastegi hauetan: Bergarako Aranzadi ikastolan (1974-1977); Bergarako UNED unibertsitateko Euskal Kultura Departamentuan (1977-1996); eta Mondragon Unibertsitatean (Oñati, 1999-2009). Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailean jardun zuen 1998 eta 1999an. Euskara, euskal literatura eta euskal kulturari buruzko ikasgaiak garatu eta azaldu ditu bereziki bere eskoletan. Latina, alemana eta beste zenbait gai ere irakatsi ditu.
Beste hainbat lekutako ikastaro eta mahai-inguruetan parte hartu izan du hizlari gisa: UEUn; EHU/UPVko udako ikastaroetan; Lazkaoko Maizpide euskaltegian; Eskoriatzako Irakasle-eskolan; Deustuko unibertsitatean; Reno-ko (Nevada, EE. BB.) unibertsitatean, etab.
Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak argitaratzen duen Bidegileak bildumaren zuzendaria izan da 2009tik 2016ra.
Oñatin ez ezik, Euskal Herri osoko toki askotan eman ditu hitzaldiak, bereziki honako gai hauek jorratuz: euskal literatura, hizkuntza, dialektologia, etnografia, historia edota ondareari buruzkoak.

LANAK

Liburuak
Jerardo Elortza
Hitzaldiak
Eta beste